Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Landa eskolen ekarpena tokian tokiko inauteri tradizionalen alde

2023/02/24

Zudairiko Ameskoak ikastetxe publikoan, lanean aritu dira aurten ere ibarrean antzinean egiten ziren inauteri eta mozorroak berreskuratzeko.

Horretarako, katxiruloz eta txitarroz mozorrotu ziren trapu eta arropa zaharrez, karetaz eta makilaz, eta kalejiran atera ziren herriko kaleetan barrena. Suaren inguruan hainbat dantza eta kanta egin zuten eta ondoren, eskolako Guraso Elkarteak prestatutako hamaiketako ederra dastatu zuten.

Ilusio handia sentitzen dute ikasle zein irakasleek inguruko tradizioak berreskuratzen jarraitzeko, batez ere haurrek beren bailararen iragana eta kultura ezagut ditzaten.
 

 

 

Iparralderago, Igantzin, mairuak eskolara hurbildu ziren: herriko gazteak ziren, lehen ikastetxeko ikasleak izandakoak.

Beren mozorro tradizionalak koloretako oihalez eta hainbat jantziz eginak eramaten zituzten, hala nola zapiak, mantalak, ileordeak, etab., eta trikitiaren musikaz lagunduta joaten ziren.

Pozez eta zalaparta handiz hartu zituzten txikienek. Inauteriak iragartzeko suziria elkarrekin bota eta talde handi batean dantza egin zuten.

 

 

 

Sakanan ere beren ihoteak ospatuko zituzten. Hona kronika: http://file:///C:/Users/X011323/Downloads/851_GUAIXE_20230224.pdf