Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Ttapa-ttapa: eskolara oinez elkarrekin

2022/03/30

Duela bi urte APYMAk abian jarritako ekimenarekin jarraituz, goizero-goizero Etxalarko Landagain ikastetxeko haurrak aldez aurretik ezarritako topaguneetan elkartzen dira ikastetxera oinez joateko, senideen zaintzapean.

Bi ibilbide ezarri dira Antxolokueta eta Bekolanda auzoetako ikasleak biltzeko. Bi taldeak frontoian elkartuko dira eta elkarrekin iritsiko dira eskolara. Hamar bat minutuko ibilaldia egiten dute guztira.

Ekimenak onura nabarmenak ekartzen dizkie ikasleei eta komunitateari; izan ere, autonomia hobetzen du, adinen arteko harremanak bultzatzen ditu, herriaren kohesioa hobetzen du, ohitura osasungarriak hartzen laguntzen du, eta, gainera, ikastetxeetako sarreretan ohiko trafiko-arazoak saihesten laguntzen du.