Tximista erreka garbitzen aritu dira Etxalarko eskolako ikasleak - Tximista erreka garbitzen aritu dira Etxalarko eskolako ikasleak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/06/13
Etxalarko Landagain eskolako 5. eta 6. mailetako ikasleek herriko Tximista errekaren zatirik erabiliena garbitzera joan ziren ekaina hasieran.
Ekimenean ekintzailetza, naturarekiko errespetu eta zainketa baloreetan hezi, auzolana bizitu eta lan taldea indartzea bultzatu dute irakasleek erreka garbitzenko aitzakiarekin.
Etxalarko Antsolokueta auzotik pasatzen da Tximista erreka, bertan ura kontzeko presa dagoela. Herriko bizilagunak eta bisitariak bertara gerturatzen dira egun beroetan freskatzera, maiz erabiltzen da, beraz. Arazoa da zaindu, ez dela sobera ongi zaintzen eta zaborraz betetzen dela.
Eskolako heroiek hausnarketa egin eta arazoari konponbidea ematea erabaki zuten: bertara joan eta zabor guztia bildu zuten. Ondoren, eskolako atari nagusiaren aurrean ikusgai utzi zuten, herritar guztiek ikusi, konzientzia hartu eta jokabidea aldatzea bultzatzeko.
Seme-alaben bila joan zirenean harritu egin ziren guraso eta besteak egiazki tamalgarria baitzen irudia.
Egun pare batez egon zen zaborra bertan, udal langileek jaso eta zegokion lekura bota zuten arte.
Egoera ez dela errepikatuko espero dute ikasle eta irakasleek.