Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Landa Eskolaren VIII.Jardunaldietan izena emateko azken egunak!

Lakuntzako Herri Eskolan ospatuko da irakasleendako prestakuntza jarduera hau apirilaren 5ean, 09:30etatik 14:00etara

2025/03/14

Landa Eskolen Sareak eta Nafarroako Gobernuak antolatutako Landa Eskolari buruzko jardunaldi pedagogikoetan parte hartzeko izena emateko epea amaitzear dago.

Landa-eskoletako esperientzia inspiratzaileak eta proiektu arrakastatsuak ezagutu nahi dituzten irakasleek prestakuntza-jarduera honetan izena emateko aukera izango dute martxoaren 16ra arte, igandea, 23:59an, esteka honetan: https://educages.navarra.es/Educa/cursos-formacion/es/#/actividad/47806

Ekitaldiaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa. Topaketa-, prestakuntza- eta dibulgazio-gune gisa antolatu da, lurralde osoan hezkuntzaren kalitatea eta hezkuntzarako sarbidean ekitatea hobetzen laguntzeko. Edizio honetarako Sakanako eskolek programatutako jarduerei esker, gogoeta egin eta irakaskuntza-metodologiak hobetu ahal izango dira, neuro-garapenean, hezkuntza-jardunaren behaketan eta ongizate emozionalean oinarritutako ikuspegiaren bidez. Gainera, ikaskuntza inklusiboari eta ikasgelako teknologiaren erabilera pedagogikoari buruzko esperientziak partekatuko dira, bai eta irakaskuntza aktiboari buruzkoak ere, ingurunean errotutako proiektu esanguratsuen bidez, hala nola eskola-irratia edo orientazio-kirola.

 

Programa