Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Melidako landa eskola Sadarren

2022/05/23

Maiatzaren 4an Osasuna futbol-taldearen entrenamendu bat ikustera joan ziren Melidako ikasle eta irakasleak Iruñeko Sadar zelaira.

Gorriz tindatuta ikusten ziren harmailak, egun batzuk lehenago bidali zitzaien elastikoa baitzeramaten melidarrek eta Nafarroako hainbat ikastetxetako neska-mutilek.

Jokalari "gorritxoek" ere ez zuten hutsik egin. Pozarren agertu ziren etengabe animatzen zituen publiko bikain honekin, baloiak bota zituzten opari...  eta enpresa babesleetako hainbat pertsona ospetsuk bertaratutakoak agurtzera atera ziren.

Azkenik, ikasleei sorpresa handia emanez, gizon eta emakumeen taldeetako jokalariak elkarrekin igo ziren agurtzera, haurren euforia piztuz.

Egun zoragarria izan zen!

 

Gainera, ekitaldi honen osagarria zen marrazki- leihaketan parte hartu zuen Melidako eskolak, bere 2 ikaslek, Celia Abendañok eta Asier Castillok, 2. saria eskuratu zutelarik. Maiatzaren 18an izan zen sari-banaketa Morea merkatalgunean eta ikusgai egon dira bertan margolanak aste oso batez.