Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Lizarraldeako Landa Eskolen VIII. Eguna

2022/06/17

Ekainaren 3an, Abartzuza, Allo, Antzin, Arroiz, Deikaztelu, Oteitza, Villatuerta eta Zudairiko landa-eskolek Estellerriko Landa Eskolen Eguna ospatu zuten Antzinen.

Pandemiaren ondorioz bi urtez geldituta egon ondoren, eskualdeko taldeak berriro ekin zion ospakizunari, inguruko eskola txikietako neska-mutilen arteko ezagutza eta bizikidetza eta irakasleen lankidetza bultzatzen baititu.

Aurten, 492 ikasle joan ziren eskualdeko irakasleek elkarrekin antolatuta zituzten jarduerak egitera, hala nola, Zuñigatik Antzinera paseoa bizikletaz, ginkanak, ibilaldiak Antzingo inguruetan barrena, hamaiketakoa, Kulki taldearen jolas tradizionalak eta abar.

Festa arrakastatsua izan zen, eta emozio handiz bizi izan zuten haurrek eta helduek.