Iñigito Txapelpunk Zigako landa eskolan - Iñigito Txapelpunk Zigako landa eskolan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/04/04
Otsailean 23an, Iñigito Txapelpunk Zigako eskolara hurbildu zen emanaldia bat egitera, Nafarroako Gobernuak antolatzen duen “Liburu gozagarri” kanpainaren barnean.
Hasteko, bere burua aurkeztu zuen musikari eta ipuin-kontalari lekeitiarrak eta jarraian koreografia bat erakutsi zien ikasleei girotzen joateko.
Dantzatu eta gero, “Sudur gorri kopa” ipuina kontatu zuen Iñigitok musikaren laguntzarekin, bere bigarren liburu-diskako ipuin musikatuetako bat.
Ondoren, ipotxen bideoa proiektatu zuen.
Akitzeko, dantza egiten zuten berriz magiaz agertzen ziren ponpa artean.
Arras ongi pasa zuten goiza ikasle zein maistrek!