Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left PICA elkartearen bisita jaso du Igantziko landa eskolak

2023/05/05

P.I.C.A (Protección a la Infancia Contra el Abuso) elkartea, abusu fisikoak nahiz psikologikoak edota sexualak jasan dituzten adingabeei laguntzeko lan egiten duen motorzale elkarte bat da.

Oraingoan, Igantziko landa eskola bisitatu dute Lehen Hezkuntza osoko haurrei solas egiteko, hain larriak diren gertaerez ohartzen eta saihesten irakasteko.

Beuren hitzaldian, eskolako bullying-aren inguruan aritu dira, bere detekzioan eta gatazka egoera horietarako balizko konponbideez. izan ere, motorzalea izateaz gain, psikopedagogoa ere bada haietako kide bat.

Arreta handiz jarraitu zuten haur, gazte eta helduek azalpena, hausnarketarako parada ezin hobea suertatu zelarik.

Egun horretan eguraldia lagun ez zutenez, motorzaleek ezin izan zuten motoz etorri, baina bertze batean bisitan pasako direla agindu zieten txunditurik utzi zituzten haurrei Ea laister den, zain daude eta!