Iturgoiengo gazta-lantegia bisitatu dute Antzingo ikasle eta irakasleek - Iturgoiengo gazta-lantegia bisitatu dute Antzingo ikasle eta irakasleek - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/02/09
Antzingo Lokiz landa eskolako ikasle eta irakasleak Mirian Otxotorena gazta ekologikoaren ekoizle eta artzaina bisitatu dute Iturgoienen.
Bisitan bere egunerokotasuna nola garatzen den azaldu du, baita bere artaldea eta gazta egiteko prozesua bera erakutsi eta praktikan jarri ere.
Txangoa amaitzeko, Axuribeltz gazta dastatu dute.
Eguraldi ona, giro bikaina eta sabela ongi betea. Ezin gehiago eskatu!