Añorbeko eskola herriko Nekeas ardandegia ezagutzera atera da - Añorbeko eskola herriko Nekeas ardandegia ezagutzera atera da - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2021/11/04
Joan den urriaren 8an Nekeas ardandegia ezagutzera atera ziren Añorbeko landa eskolako ikasle eta irakasleak, herriko ondare kulturalaren adierazlea da.
Hasteko, ardandegiko arduradunek ardoareren ekoizpenaren nondik norakoak azaldu zizkieten haurrei: noiztik dauden mahastiak Añorben, mahatsatik ardoa sortzeko urratsak, zenbat denbora behar duen upelean eta botilan, e.a.
Ondoren, hamaiketakoa hartu zuten inguruetan eta mosto goxo-goxoa edan zuten.
Eskolara bidean, mahastiak ezagutu eta mahats-bilketan aritu ziren.
Esperientzia polita, dibertigarria eta aberasgarria izan zen.