Urroz Hiriko landa eskolak bisita egin dio Eloko eskolari - Urroz Hiriko landa eskolak bisita egin dio Eloko eskolari - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/04/26
Urroz Hiriko ikastetxeko ikasle eta irakasleek txango berezia egin zuten joan den apirilaren 18an Elora. Han, zain zituzten Santa Barbara ikastetxeko lagunak, batzuk ezagunak, besteak berriak, baina atseginak eta elkarrekin jostetan aritzeko gogoekin guzti-guztiak.
Elon, Irunberriko Lanbide Hezkiketako Jarduera Fisiko eta Kiroletako ikasketak egiten dituzten ikasleek, ingurune naturala ezagutzeko ibilaldia eta zenbait joko zituzten prest Haur eta Lehen Hezkuntzako neska-mutilekin aritzeko.
Bi herrietako ikasleak nahasi zituzten 7 taldetan eta aurrera! Oso gauza interesgarriak ikasi zituzten eta primeran pasa zuten!
Eguerdiko ordubata eta erdia heldu zen ohartu gabe, etxera itzultzeko ordua! Lagunak agurtu eta autobusez joan ziren.
Inguruko landa-eskolen arteko truke horiek asko aberasten dute eskolako bizitza eta ikasleen esparru soziala. Ikasleei aukera ematen diete antzeko inguruneetan bizi diren haurrekin hartu-emanak egiteko, eta ezaugarri beretsuak dituzten eskolak ezagutzeko. Gizarterako tresnak eskuratzen dituzte bitartean.
Honelako toopaketak egiten jarraitzeko asmoa dute, baina hurrengoa Urrotzen izanen da!
Albistea ikastetxeko webgunean