Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Amautxien eguna Uharte-Arakilgo landa eskolan

2023/02/16

Bisita oso berezia izan zuten joan den urtarrilaren 27an Uharte-Arakilgo San Miguel ikastetxean. Izan ere, "amautxiak" joan zitzaizkien, Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleei bidalitako gonbidapenari erantzunez.

Hasteko, euskarak ama edo aitaren ama deitzeko hitz asko dituela ikasi zuten ikasleek (amatxi, amona, amama, amuma...). Eta "amautxi" dela Uharte-Arakilgo modua.

Gauza pila bat kontatu zizkieten amautxiek, gainera, besteak beste, nolakoa zen beren txikitako eskola, jolasak, kontuak, pasadizoak...

Hamaiketako goxoa prestatu zieten ikasleek, irakasleen laguntzaz, haiek egindako opari horren ordainetan.

Oso ondo pasa zuten goiza elkarrekin. Eskerrik asko, amautxi! Etorri berriz ere!