Beti Gazte sokatira taldearen bisita Etxalarko eskolan - Beti Gazte sokatira taldearen bisita Etxalarko eskolan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/04/23
2. hiruhilabete honetan bisita berezia izan dugu eskolan. Karmele Pikabea Lesakako Beti Gazte taldeko sokatiralaria etorri zaigu Iñigo Altzugarai lagun zuela.
Karmele eskolako bi nesken ama bezala ezagutzen badugu ere, oraingoan indarra eta erresistentzia eskatzen duen kirolari bezala ezagutu dugu. Gainera, ez orokortua dagoen kirol bateko kirolari bezala, baizik eta herri kirolen munduan txertaturik dagoen soka-tiran. Izan ere futbola, pilota,... ohikoagoak izaten dira eta ondorioz, horiek praktikatzeko eta ezagutzeko errazagoak dira. Hau gutxi ez balitz, bere taldearekin batera, aurtengo otsailean munduko txapelketan parte hartu ondoren, txapeldun suertatu dela jakin dugu.
Eskolako ikasleria bi taldetan banatu dugu, batetik HH guzia eta LH 1-2 mailak bertzetik LH 3-4-5 eta 6 mailak. Modu honetara, denok Karmeleren ibilbidea, motibazioak, entrenamendu errutinak,... ezagutzeko aukera izan dugu. Ikasleek arreta jarri dute bere azalpenak aditzean eta galderak eginez, sokatirarekiko interesa agertu dute. Txapelketetan parte hartzen dutenean erabiltzen dituzten kamisetak, oinetakoak esku artean edukitzeko aukera izan dugu. Testura desberdinak, usaia, pisua,... aztertu ditugu eta bertzetik munduko txapelketatik ekarritako sariak, dominak eta txapelak ikusteko aukera izan dugu. Gainera, bertan bizitako esperientzia biltzen duten argazkiak, bideoak gurekin partekatu dituzte. Honela,
beraien arteko tiraldiak eta taldeko kideen arteko bizikidetza nolakoa den ikusi ahal izan dugu.
Beraiek erabiltzen duten soka ere bertan zegoenez, pixka bat praktikatzeko modua izan dugu. Egunari bukaera emateko, eskolako belardian ikasle zein irakasleak nahastuz, tiraldi batzuk egin ditugu eguraldi ona aprobetxatuz.
Egitasmo hagitz polita izan da, ESKERRIK ASKO KARMELE ETA IÑIGORI SOKATIRAREN MUNDURA ETA BERAIEN ESPERIENTZIETARA HURBILTZEAGATIK!!