Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Emakume suhiltzaile baten bisita izan dute Murillo el Frutoko landa eskolan

2023/02/23

Suhiltzaileez hitz egiten dugunean, suaren aurkako jantzi eta kaskoz jantzitako gizonen irudia etortzen zaigu burutara eta ez zaigu bururatzen suaren garren babesten gaituzten pertsona horiek EMAKUMEAK ere izan daitezkeela. Izan ere, orain arte gizonezkoak izan dira tradizioz suhiltzaileak.

Hala ere, hau ere, poliki-poliki bere taldeetan emakumeak sartzen hasi diren lanbideetako bat dugu.
 

Hori eta beste hainbat gauza kontatu ditu Uxue suhiltzaileak Murillo el Frutoko Raimundo Lanas ikastetxe publikora egindako bisitan, ikastetxeko hezkidetza-planaren barruan.
 

Eta honela kontatu digute esperientzia:

"Joan den ostiralean, otsailak 10, Murilloko Zentro Soziokulturalera joan ginen. Kolore desberdineko 5 taldetan banatu ginen: gorria, horia, urdina, berdea eta beltza, ikasle asko ginelako guztiak elkarrekin egoteko.

Baina… zer espero genuen han? Ikasleok ez genekien ezer, sorpresa baitzen dena.
 

BOrobiletan eseri eta arreta piztu zigun zerbait ikusi genuen mahai baten gainean: jantzi bereziak ziren: bota beltzak, jantzi fosforitoa, erabilera anitzeko labana, gerrikoa...Zer zen hura?

Orri banatan ikusten genuena, pentsatzen genuena eta jakin nahi genuena idatzi genuen bakarka eta elkarrekin hipotesiak egitesari ekin genion. Ziur ginen suhiltzaile baten lan-tresnak zirela haiek eta bere lanbidea nolakoa zen asmatu genuen gutxi gorabehera. Zer izen ote zuen asmatzera ere ausartu ginen: Mikel, Peio, Koldo, Xabier... baina bakarrak ere ez genuen asmatu, EMAKUME BATEN IZENA BAITZEN: UXUE!

Eta Uxue agertu zen.


Uxue oso suhiltzaile atsegina da eta bere lanbide eta ibilbidearen nondik norakoak kontatu zizkigun: nola sartu ogibide horretan, nolako probak gainditu behar dituzten, nolako entranamenduak egiten dituzten suteak itzaltzeko, talde-lanaren beharra eta balioa... Oso interesgarria izan zen!


Hiru emakume suhiltzaile daude Nafarroa osoan gaur egun eta bat gure laguna zen jada!


Egun ederra pasa genuen berarekin eta asko ikasi genuen, baita ederki pasa ere!".

 

Raimundo Lanas HLHIPko ikasleak

Murillo el Fruto

 

 

 

Gainera, aurtengo eskolako inauteriak aprobetxatu eta gaiarekin lotu zituzten. Ospakizuna joan den ekainean Uxue eta San Martin Unx inguruetan gertatutako sute handia itzaltzen parte hartu zuten pertsona guztiei omenaldia egin nahi zieten baliatu nahi zuten. Beraz, ikasleak eta irakasleak suhiltzailez, traktoristez, medikuz eta medikuez, poliziez, sukaldariez eta gurutze gorriko bolondresez mozorrotu ziren.
Otsailaren 17an, goizean, desfile bat hasi zuten herriko kaleetan zehar, ikasleen familiekin batera, eta, ondoren, hainbeste jendek sutean egindakoari buruzko antzezlan bat egin zuten. Haur hezkuntzako ikasleek aurretik eskolan ikasitako bihotz-birikak suspertzeko maniobra irudikatu zuten.
Azkenik, txokolate-jana egin zuten.
Oso hunkituta zeuden ikasleak, hiru urteko pandemia eta sute handi baten ondoren familiekin inauteriak ospatzeagatik, eta oso ondo pasatu zuten.