Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Bisita eta Lesbosera bidaltzeko janari-bilketa Urdazubiko landa eskolan

2024/03/11

Hilabete honetan Garra eta Ganix Urdazubiko eskolara joan dira, Greziako Lesbos irlan bizitutako esperientzia kontatzera et amartxan paratu behar duten ekimenean parte hartzera gonbidatzera.

 

Erran zieten moduan, esperentzia polita eta aldi berean arras gogorra bizitu dute. 6.500 errefuxiatu bizi dira Lesboseko irlan eta gazte hauek bolondres gisa joan ziren laguntzera eta orain hemendik, Zaporeak elkarterako janari bilketa abiatuko dute eskolan, errefuxiatuei laguntzeko asmoz.

 

Nahi duen guztiak, Urdazubi edo Zugarramurdiko eskolara eramaten ahalko ditu elikagaiak (arroza, pasta, kontserbak,...), martxoaren 22a baino lehen.