Bueltan dira Bertizaranako landa eskolen tailerrak - Bueltan dira Bertizaranako landa eskolen tailerrak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/10/07
2022-2023 ikasturtea hastearekin batera, gure ikasleak normaltasunera itzuli dira.
Azken bi ikasturteotan jasandako pandemia dela medio, bertan behera geratu ziren Narbarte eta Legasako irakasleek antolatzen zituzten tailerrak, eta berreskuratzeari ekin diote aurten.
Eskualdeko eskola txikietako ikasleen arteko harremanak sustatzeko eta ikastetxera DBH burutzeko egiten duten ikastetxe aldaketa errazteko antolatzen dira tailer hauek.
Iraila eta ekaina bitarte elkartuko dira 3., 4., 5. eta 6. mailako neska-mutilak Legasako landa eskolan asteazkenero, Euskara, Gorputz Hezkuntza, Musika eta Ingelesa arloak ikasteko.