Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Xabi Garziandia Ijurko: Etxarri Aranazko eskolatik, Isterriara eta bueltan berriz eskolara

2024/07/29

 

 

Xabi Garziandia Ijurko, Etxarriko San Donato Eskolan Haur eta Lehen Hezkutzako ikasketak egin ondoren, Heziketa Bereziko Isterria ikastetxean aritu da 12 urtetik 21 urteak arte. Orain berriz ere, bere sorterriko eskolara itzuli da, baina oraingoan atezaintza praktikaldia egitera.

5 hilabetez aritu da, asteazkenero, Etxarriko eskolan atezain batek egin beharreko zeregin ezberdinak piskanaka-piskanaka ikasten: hala nola, fotokopiak edo plastifikatze lanak nola egin ikasiz, jantokiko lanetan laguntza ematen, patioko material banaketa eginez edota lorezaintza nola baratzeko lanetako irakasle laguntzaile lanak burutuz.

Praktikaldi hau gauzatu ahal izateko, ikastetxeko irakasleek, euren artean txandakatuz, ikaskuntza prozesuan zehar akonpainamendu lana egin dute. Horri Xabik erakutsitako jarrera partehartzailea gehituta, konbinazio perfektua lortu da praktikaldia guztiz eraginkorra izan dadin.

Akonpainamendu hori nola gauzatu ikasteko, ikasturte hasieran klaustrokideek Isterriako profesionalen eskutik sentsibilizazio saio bat jaso zuten eta praktikaldiak iraun duen bitartean, Iberoko ikastetxeko praktiketako arduradunaren jarraipena izan dute ere ikastetxean.

Zinez, esperientzia polita izan da ikasle zein irakasleentzat, izan ere, guztiek oso positiboki baloratu baitute Xabik guztiekin izandako hartuemana. Esperientzia honi esker, bai ikasle nola irakasleek ere, pertsonak elkarren ezberdinak izanik ere, elkarrekin lan eta bizi gaitezkeela ikasteko aukera paregabea izan dutelako, guztiok elkarri lagunduaz norkbere mugak gainditu ditzakegula argi geratu baita.

Beraz, Xabik ezezik, gainontzekook ere bizitzarako gure ikaskuntza praktikaldi aberasgarria burutu dugu.

PLAZERRA IZAN DA, XABI!