Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Sakanako Ikastetxeen arteko XVII. Herri Kirol Topaketa

2024/06/14

Bailarako ikastetxe guztietako LH 6.mailako ikasleek hartu dute parte, urtero Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatzen duen antolatzen duen topaketa honetan. Saioa, Altsasuko Burunda pilotalekuan giro ezinhobean burutu zen eta eskola ezberdinetako 6.mailako ikasleek, datorren ikasturtean institutuan euren kide izanen diren ikasleekin harremana sendotuz joateko aukera izan zuten honela.

Egitasmoari hasiera emateko, Kañamares eta Uxue Ansorregi kirolariek trontza eta aizkora erakustaldia burutu zuten. Ondoren, ikastetxe ezberdinetako ikasleak taldetan banatu eta herri kirol froga kobinatuari ekin zioten: koxkolak, txingak, zaku lasterketa, lasterketa librea eta giza-plaza izan ziren gure kirolari gazteek burutu zituzten probak.