Eta hemen hasten da gure proiektua... “ELKARTZEN GAITUEN BANKUA” - Eta hemen hasten da gure proiektua... “ELKARTZEN GAITUEN BANKUA” - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/10/27
Nuestra Señora de la Asuncion HLHLI ikastetxeak ikasturte honetako urteko mailarteko proiektua aurkeztu die dagoeneko ikasleei. Aurtengoak “ELKARTZEN GAITUEN BANKUA” izena du.
Zergatik banku bat? Bankua elkargune bat delako, bizitzaren, elkarbizitzaren eta istorioak kontatzeko lekua… Zenbat elkarrizketa entzungo ote zituen edozein herritako edozein bankuk?
Elkarbizitza eta tratu ona oinarrizko bi balio dira pertsona guztiak errespetatuak, entzunak eta baloratuak sentitzen diren ingurune bat eraikitzeko.
Antzezlan txiki honekin eman diogu hasiera ikasturte honetako ikastetxeko proiektu interesgarri honi. Ikastetxean, ahozko eta idatzizko testuen ekoizpena lantzeko hari eroalea izango da. Ikastetxetik kanpo, berriz, Santakarako herriak banku fisiko bat izango du herrigunean, eta banku horrek QR kode bat izango du, ikasleek prestatutako podcast-a entzun ahal izateko. Horrela, herritarrek podcastak entzun, hausnarketak partekatu eta guztion arteko konpromiso honekin bat egin ahal izango dute.
Banku hau elkartzeko, entzuteko eta errespetatzeko sinbolo bihurtzea nahi dugu eta gogoraraztea keinu txiki bakoitzak balio duela gauzak hobetzeko.
Eraiki dezagun guztion artean tratu ona gure nortasun-ezaugarri izango duen komunitatea!
Hemen klik eginez, gure lankide Ana Carmen Ortegak eta Laura Alberok hartu zuten ezusteko handia ikus dezakezue: hitz egiten duen banku bat aurkitu zuten, eta haren ahotsa Angel Ayechu lankidearenaren oso antzekoa zen.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Ana Lecumberriri antzezlanaren gidoilari gisa egindako lanagatik.


