ZALTUA proiektuari jarraipena ematen ari zaio ikasturte honetan Erronkariko landa-eskola - ZALTUA proiektuari jarraipena ematen ari zaio ikasturte honetan Erronkariko landa-eskola - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/03/04
Erronkariko Landa Eskolak aurreko urteetan abian jarritako ZALTUA proiektuari jarraipena ematen ari zaio 2025-2026 ikasturtean. Proiektuaren aurkezpena sare komunitarioaren barruan dagoen Naturaren Interpretazioko Zentroan egin zen aurten.
Zaltua Ainariak ikastetxeak Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzentzen duen proiektua da, aire zabaleko ikaskuntza-gune bat sortzeko eta mantentzeko ikasleen parte-hartze aktiboaren martxan jartzen duena.
Aurkezpenaren ondoren, bertaratu zirenek —ikasleek, Eutsi erakundeko kideek eta irakasleek— beren ekarpenak partekatu zituzten, egitasmoa aberastuz eta etorkizuneko ildoak zehazten lagunduz.
Hurrengo pausuen berri aurrerago emango bada ere, momentuz aurreikusten da errekaren inguruko natura-gunean lau espazio sortzea:
- behatoki bat
- esperimentazio gune bat
- motrizitatea lantzeko espazio bat
- gela bat
Proiektuak aurrera jarraituko du INNOVAtik jasotako dirulaguntzari eta Erronkariko Udala-ren laguntzari esker.
Informazio gehiago: https://zaltua.com/eu/kontaktua/

