Zaraitzu eta Auñamediko ikasleek baso-igel gorriaren inguruko ikerketa burutu dute elkarlanean - Zaraitzu eta Auñamediko ikasleek baso-igel gorriaren inguruko ikerketa burutu dute elkarlanean - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/04/09
Mendietako urmael txiki zein handietan, negu garaietan arrautz poltsak topa daitezke. Nor eta zer eragiten du hau? Iratiko basoan bizi den anfibio koloretsu bat: baso-igel gorria. Basozainekin aritzen zarenean eta zergatik urmael batzuk arrautz poltsaz betetzen diren eta besteak ez, haien hitzak hauek izaten dira: “urmael batzuk gogoko dituzte eta beste batzuk ez.”
Zergatik batzuk gogoko dituzte? Hori da Otsagabiko eta Garraldako ikastetxean ikasleei bota zitzaien galdera. LH56 eta DBH1eko ikasleak ikerketa bat bideratu zuten datu zientifikoak lortzeko asmoarekin. Lehenengo datu bilketa otsailak 25ean hasi genuen, Udiko urmaelean (Zaraitzuko ibarrean). Bertan Garraldako DBH 1eko ikasleak hurbildu ziren Otsagabiko LH56 et DBH1eko ikaslek laguntzera.

Ikasleak Udiko urmaelean laginzten
Datu fisiko-kimikoak bildu genituen. Datu fisikoen artean honako hauek neurtu genituen: azalera, tenperatura, sakonera eta uhertasuna. Datu kimikoen artean, berriz, pH-a, nitratoak, eroankortasuna, disolbatutako oxigenoa eta beruna.Ikasleak hirunaka antolatu ziren, eta talde bakoitzak datu guztiak bildu zituen. Irteera horretan, basozainek atal biologikoa ere azaldu ziguten: arrautza-multzoak eta errute-garaiak, besteak beste.

Ikaslea bat eroankortasuna neurtzen
Martxoaren 1ean, irakasleok Sobarreko urmaelera (Aezkoako ibarrean) hurbildu ginen datu berriak lortzeko asmoz.

Sobarreko urmaela arrautz poltsaz beteta
Azkenik, martxoaren 24an, Otsagabiko LH5-6 eta DBH1eko ikasleak Garraldara hurbildu ziren, bertako adin bereko ikasleekin batera Barrenbaltsaldeko urmaelean laginketa bera egiteko.

Barrenbaltsadeko urmaelean lagintzen
Dagoeneko baso-igel gorriari buruzko datu guztiak ditugu; orain, aztertu eta ondorioak aterako ditugu, eta bi ikastetxeek sortutako Irati Biosfera Erreserbaren webgunera igoko dira.
Bestetik, ikerketa honen berri emango dute Otsagabia ikastetxeko DBH1eko ikasleek, apirilaren 25ean Baluarten ospatuko den Elhuyar Zientzia Azokan. Gonbidatuak zaudete!
