Zianotipia teknikarekin esperimentatzen Etxalarko landa eskolan - Zianotipia teknikarekin esperimentatzen Etxalarko landa eskolan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/10/29
2023-24 ikasturtean burututako tailer berezi baten berri eman digu Etxalarko Landagain eskolak. Izan ere, HH 1 gelako ikasleek zianotipia teknikarekin esperimentatu zuten, kamerarik gabeko argazkigintzari buruzko esperimentu batean murgilduta eta ikasle baten gurasoen eskutik.
Zianotipia antzinako inprimatze-sistema bat da, John Herschelek 1842an Ingalaterran asmatu zuena, burdin gatz fotosentikorrekin esperimentatzen ari zenean. Prusia edo Cian (Turkesa) kolore urdineko irudi bat lortzen da, hortik datorkio izena, amonio eta burdin zitratoa eta potasio ferrizianuroa erabiltzen diren errebelatze prozesuaren ondorioz.
Hasiera batean, eguraldi eguzkitsua lagun izanik, eskolako parkera atera eta bertan, gustoko zituzten loreak eta hostoak bildu zituzten. Ondoren
psikomotrizitate gelara etorrita, bakoitzak bere egurrezko ohol txikiaren gainean, aurretik produktu kimiko berezi batekin tratatutako kartulina berde zatitxo bat jarri zuen. Ondoren, honen gainean nahi zuten hosto eta loreekin konposizio bana sortu zuten ikasleek, berehala, metakrilato xafla batekin estali eta pintza batzuekin eusteko.
Behin hori egin eta gero, berriz ere kanpora ateri ziren eta bakoitzak bere hosto eta lore osaketa eguzkitan jarri zuen. Laister konturatu ziren hasierako kolore berdea urdin bihurtuko zela. Magia!
Esperimentuarekin bukatzeko, ikasgeletara joan ziren eta koloretako orritik lore eta hostoak kendu ondoren, urez beteriko erretiluetan pasatu zituzten kartulinak. Honela, koloretako tinte soberakina kendu zuten. Hortik aintzinera, ile lehorgailuarekin lehortzea bertzerik ez zitzaien geratu.
Baina lan handiena egin ondoren, aurkezpena zaintzea ere garrantzitsua da. Horregatik, diptiko modura, alde batean erabilitako hosto eta lore naturalak itsatsi dituzte eta bertze aldean, zianotipia teknikaren bidez osatutako konposizioaren argazkia.
Benetan esperimentu interesgarria eta aberasgarria izan zen eta gustora aski ikusi zituzten ikasleak.
Oso eskertuta dago eskola familiaren ekarpen honengatik, beren ezagutza eta esperientzia partekatzeko borondateagatik eta ikasleekin praktikan jartzeko interesa eta prestutasunagatik ere.