Encuentro interescolar del alumnado de ESO de Zaraitzu-Erronkari-Zumaia - Encuentro interescolar del alumnado de ESO de Zaraitzu-Erronkari-Zumaia - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/11/20
Larrazken hasieran, Zumaiako ikasleak etorri ziren Nafarrora, Piritopaketak ekimenaren baitan euskara ardatz hartuta. Horrela, hiru egun zoragarri pasa zituzten ikasleek zein irakasleek.
Bailara erakutsi zuten bertakoek, baita Irati ezagutzera eraman eta Otsagabian barna hainbat jarduera egin zituzten ere.
Irrikitan daude topaketa errepikatzeko eta udaberrian Zumaiara joanen dira nafarrak itsasoaz gozatzera eta hasitako harreman hauei jarraipena ematera.
Eskolatik asko eskertu dute ekimenean parte hartu duten familia guztiei, Guraso Elkarteari, NIZari, Bordaxakiri eta Unai sukaldariari.
Hementxe Hemen duzue egun horietako irudi-bilduma labur bat: argazki bilduma
