Araudia

Administrazioko funtzionarioek edo lan-kontratudunek zernahi esparrutan aplikagarria den araudiaren gaineko informazioa eskura dute, besteak beste, eszedentziei edo erretiroei dagokiena.

Kontaktua: Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzua
Mezu elektronikoak: srjpeduca@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 74

Urte sabatikoa

Araudia

58/2008 Foru Agindua, apirilaren 25ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren mendeko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioek neurri batean ordaindutako baimena izateko baldintzak ezartzen dituena (2008ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa)


Ezaugarri Orokorrak

Neurri batean ordaindutako baimenak bost ikasturteko epea hartzen du jarraian, lehenbiziko lauetan lanaldi osoz emanen da zerbitzua, bosgarrenean berriz, baimena hartuko da zerbitzurik eman gabe.
Baimenak hartzen dituen bost urteetan zehar funtzionarioak zerbitzuak lanaldi osoz emateagatik dagokion ordainsariaren ehuneko laurogeita lau jasoko du, gizarte kotizazioen murrizketa proportzionalarekin eta dagokion deskontuarekin
.