Inklusio proiektuetarako bulegoa

Inklusioa da pertsona guztien desberdintasunen zilegitasuna onartzea, aniztasun hori hezkuntza testuingurua aberasten duen balio gisa ulerturik.

Kontaktua: Hezkuntza Programen Bulegoa
Mezu elektronikoak: proyectos.de.inclusion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 66 04 - 848 42 66 09

Programak

Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Bigarren Hezkuntzako institutuetan, berandu sartu diren ikasleak eta/edo hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleak izateagatik beharrezkoa denean, berariazko programak ezarri eta garatu ahal izanen dira. Horrela, konpentsaziorako bideak ezarri ahal izanen dira eta aniztasunari erantzuteko bestelako neurriak hartzea ahalbidetuko dituzten baliabide gehiago izanen dira, ikasleen eskola arrakastarako itxaropenak handituz eta, ondorioz, ikastetxea oro har hobea izan dadin lagunduz.

 

PROEDUCAR-HEZIGARRI programaren helburu orokorra da eskola-porrota desagerraraztea eta garaia baino lehen eskola utz ez dadin lortzea, eta ikasle guztien hezkuntza-inklusioa eta eskola-arrakasta sustatzea, hobetzeko proiektu bat ezarriz eta gauzatuz, ikastetxe bakoitzaren eta Hezkuntza Departamentuaren arteko lankidetza hitzarmen baten bidez. Kontratu horretan, ikastetxeak konpromisoa hartzen du ikasleen inklusioa eta eskola-arrakasta hobetzeko neurriak hartzeko, eta administrazioak konpromisoa hartzen du prozesu horretan laguntzeko, aholkularitza eta prestakuntza emanez, bai eta proiektua garatzeko behar diren baliabideak ere.