Aniztasunari erantzutea

Oinarrizko irakaskuntza arautu beharko lukeen printzipio bat da, ikasle orori bere ezaugarrien eta beharrizanen arabera egokia den hezkuntza eskaini ahal izateko. Hezkuntza sistemak neurri malguak ahalbidetu behar ditu ikasle bakoitzaren bakarkako desberdintasunetara eta heldutasun-erritmoetara egokitzeko.

Kontaktua: Aniztasunari Arreta Emateko eta Hezkuntza Premia Berezian Atala
Mezu elektronikoak:
Telefonoa: 848 42 62 29

Aniztasuna

Ikasleen aniztasuna ikastetxeetako errealitate bat da, eta irakasle guztiek onartu beharko lukete normalizazio irizpideekin eta erantzun pertsonalizatu eta inklusiboaren irizpideekin. Ikastetxeek Aniztasunari erantzuteko prestatzen duten planak antolamendu neurri arruntak eta bereziak jasotzen ditu, ikasle ororen hezkuntza beharrizanei erantzuna emateko.

Informazioa eta baliabide eskuragarriak
  • Hezkuntza premia bereziak
    Desgaitasunen edo portaeraren arazo larrien ondorioz, eskolatzean hezkuntzarako laguntza eta arreta berariazko jakinak dituzten ikasleei zuzendua.
  • Inklusio programak
    Inklusioa da pertsona guztien desberdintasunen zilegitasuna onartzea, aniztasun hori hezkuntza testuingurua aberasten duen balio gisa ulerturik.
  • Eskola orientazioa
    Eskola orientazioa ikaslea laguntzera bideratutako prozesu bat da, ikaslea gai izan dadin bizitza akademikoaren gaineko arazoak edo zailtasunak ebazteko.
  • NHBBZren EGOITZA ALDAKETA
    Berriak:Jakinarazten dizuegu NHBBZ egoitza berrira aldatuko dela, José Vila Ikastetxera.Ondorioz, urriaren 12tik azaroaren 12ra NHBBZrekin harremanetan jartzeko bide bakarra posta elektronikoa izanen da.
  • NHBBZ
    Hezkuntza Bereziaren arloan informazioa, aholkua eta baliabideak ematen dituen zentroa da. Laguntzak eta baliabideak ematen ditu ikastetxeek eskaturikoari erantzunez.