Hezkuntzako Parte-hartzea

Hezkuntza Departamentuak parte hartzeko hainbat bide ditu ezarriak balioak sustatzeko, hala nola, norbere erantzukizunean, merezimenduan eta ahaleginean heztea, ikasleei, familiei, irakasleei, ikastetxeei, administrazioari, erakundeei eta gizartearen osotasunari dagokienez.

Kontaktua: Irakasleentzako Arreta
Mezu elektronikoak: educacion.informacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 00

Irakasleentzako arreta.

Irakasleentzako Arretako sailaren helburua da gizartean hezkuntzaren onarpena bultzatzea eta, bereziki, hezitzaileen, irakasleen eta zuzendaritza taldeen eginkizuna balioetsi dadila, hezkuntzako profesionalen aginte morala babestuz eta lanbide horiei balio handiagoa emanez.

Halaber, irakasleei eguneroko zereginean eragiten dien zeinahi arazori berehalakoan eta modu pertsonalagoan erantzuten dio.

Nafarroan lan egiten duten irakasleei arreta modu zuzenean eta arin emateko zein hezkuntzako eragileen ekarpenak jasotzeko, administrazioko bide arruntez eta ikastetxe bakoitzak dituen bideez gain, ondoko bideak ditu: 848 42 65 00 telefono zenbakia, educacion.informacion@navarra.es helbide elektronikoa eta hezkuntzako berrien buletin digitalean ageri den esteka ("Contacta con Participación Educativa y Atención al Profesorado" jartzen du).