Kultur ibilbideak

Hezkuntza Departamentuak gehienez 450 plaza eskaintzen ditu "Kultur Ibilbideak Nafarroan" programaren barruan, Nafarroako Foru Komunitateko funts publikoekin finantzatutako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat.

Kontaktua: Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atala
Mezu elektronikoak: sformacion.prestakuntza@navarra.es
Telefonoa: 848 42 6576; 848 426232; 848 426271

Irakasleentzako arreta.

Irakasleentzako Arretako sailaren helburua da gizartean hezkuntzaren onarpena bultzatzea eta, bereziki, hezitzaileen, irakasleen eta zuzendaritza taldeen eginkizuna balioetsi dadila, hezkuntzako profesionalen aginte morala babestuz eta lanbide horiei balio handiagoa emanez.

Halaber, irakasleei eguneroko zereginean eragiten dien zeinahi arazori berehalakoan eta modu pertsonalagoan erantzuten dio.

Nafarroan lan egiten duten irakasleei arreta modu zuzenean eta arin emateko zein hezkuntzako eragileen ekarpenak jasotzeko, administrazioko bide arruntez eta ikastetxe bakoitzak dituen bideez gain, ondoko bideak ditu: 848 42 65 00 telefono zenbakia, educacion.informacion@navarra.es helbide elektronikoa eta hezkuntzako berrien buletin digitalean ageri den esteka ("Contacta con Participación Educativa y Atención al Profesorado" jartzen du).