Pruebas de acceso - Dpto
Informazio orokorra - Tituluen katalogoa - Onarpena - LHrako sarbidea - Prestakuntza-eskaintza
Kontaktua: Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala
Mezu elektronikoak: ordenafp@navarra.es
Telefonoa:
Erdi mailako edo goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko baldintzaren bat betetzen ez dutenek egin ditzakete proba hauek.
- Erdi mailako zikloetara sartzeko proba.
- Goi mailako zikloetara sartzeko proba.
Erdi mailako zikloetara sartzeko proba ^
Erdi-mailako probak erdi mailako prestakuntza-zikloa probetxuz egiteko aldez aurreko ezagutzak badituztela egiaztatzeko balio du.
Lan-esperientziaren bidez eskuratutako oinarrizko gaitasunak prestakuntza-bide ez-formalen eta ikaskuntza informalen bidez ebaluatu eta egiaztatzeari buruzko otsailaren 11ko 86/2025 Errege Dekretuak araututako oinarrizko gaitasunak egiaztatzeko prozeduraren esparrua hartuko du erreferentziatzat.
Erdi mailako zikloetan sartzeko proba modaliltate bakarra dago. Gainditzeak estatu osoan du balioa.
Sartzeko baldintzak
- 17 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea, eta erdi mailako zikloetan sartzeko beste baldintzaren bat ez izatea.
Probaren egitura
Hiru esparrutan antolatzen da: 'Komunikazioa', 'Gizartea' eta 'Zientifiko-teknologikoa'.
| ESPARRUA | GAITASUNA | ARIKETAK |
| Komunikazioa | Hizkuntza komunikazioa | Hizkuntzako ariketa bat |
| Gizartea | Gaitasun sozial eta zibikoa | Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako ariketa bat |
| Zientífiko-teknologikoa | Matematika eta Zientziako eta Teknologiako Oinarrizko Gaitasunak | Matematikako ariketa bat + Natur Zientziako eta Teknologiako ariketa bat |
Hiru esparruetako bakoitzaren kalifikazioa zenbakizkoa izanen da, 0tik 10era. Probaren azkeneko kalifikazioa hiru esparruen batez besteko kalifikazio aritmetikoa izanen da. Batez besteko kalifikazioa kalkulatu ahal izateko gutxienez 4 bat atera behar da esparru bakoitzean. Azken kalifikazio hori 5 edo handiagoa bada, proba gainditutzat joko da.
Goi-Mailako sarbide proba ^
Goi-mailako probak balio du izangaiek batxilergoko helburuei dagokienez heldutasuna dutela egiaztatzeko, bai eta lortu nahi den goi-mailako heziketa-ziklorako behar diren berariazko ezagutzak dituztela egiaztatzeko ere.
Goi-mailako zikloetara sartzeko 5 proba mota daude. Gainditzeak lurralde nazional osoan du balioa.
- Zientziak eta ingeniaritza.
- Gizarte zientziak.
- Osasun zientziak.
- Giza zientziak.
- Arteak.
Sartzeko baldintzak
- 19 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea, eta goi-mailako zikloetan sartzeko beste baldintzaren bat ez izatea.
Probaren egitura
Bi zatitan antolatzen da: 'Zati komuna' eta 'zati espezifikoa'.
'ZIENTZIA ETA INGENIARITZA' MODALITATEA
| PROBAREN ZATIA | GAIAK | ARIKETAK |
| Komuna | Hizkuntza | ariketa bat |
| Espainiako Historia edo Atzerriko Hizkuntza (ingelesa edo frantsesa) (1) | ariketa bat | |
| Matematika | ariketa bat | |
| Espezifikoa (2) | Físika eta Kimica | ariketa bat |
| Marrazketa teknikoa | ariketa bst | |
| Industria teknologia. | ariketa bat |
- (1) Espainiako historia eta Atzerriko hizkuntza aukeratu behar dira.
- (2) Zati espezifikoko 3 ikasgaietatik 2 aukeratu behar dira.
'GIZARTE ZIENTZIEN' MODALITATEA'
| PROBAREN ZATIA | GAIAK | ARIKETAK |
| Komuna | Hizkuntza | ariketa bat |
| Espainiako Historia edo Atzerriko Hizkuntza (ingelesa edo frantsesa) (1) | ariketa bat | |
| Gizarte zientziei aplikatutako Matematika | ariketa bat | |
| Espezifikoa (2) | Enpresaren ekonomia | ariketa bat |
| Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak | ariketa bat | |
| Geografia | ariketa bat |
- (1) Espainiako historia eta Atzerriko hizkuntza aukeratu behar dira.
- (2) Zati espezifikoko 3 ikasgaietatik 2 aukeratu behar dira.
'OSASUN ZIENTZIEN' MODALITATEA'
| PROBAREN ZATIA | GAIAK | ARIKETAK |
| Komuna | Hizkuntza | ariketa bat |
| Espainiako Historia edo Atzerriko Hizkuntza (ingelesa edo frantsesa) (1) | ariketa bat | |
| Gizarte zientziei aplikatutako Matematika | ariketa bat | |
| Espezifikoa (2) | Biologia | ariketa bat |
| Kimica eta Fisika | ariketa bat | |
| Lurraren eta ingurumenaren zientziak | ariketa bat |
- (1) Espainiako historia eta Atzerriko hizkuntza aukeratu behar dira.
- (2) Zati espezifikoko 3 ikasgaietatik 2 aukeratu behar dira.
'GIZA ZIENTZIEN' MODALITATEA
| PROBAREN ZATIA | GAIAK | ARIKETAK |
| Komuna | Hizkuntza | ariketa bat |
| Espainiako historia | ariketa bat | |
| Atzerriko hizkuntza (ingelesa edo frantsesa) | ariketa bat | |
| Espezifikoa (1) | Psikologia | ariketa bat |
| Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak | ariketa bat | |
| Geografia | ariketa bat |
- (1) Zati espezifikoko 3 ikasgaietatik 2 aukeratu behar dira.
'ARTE' MODALITATEA
| PROBAREN ZATIA | GAIAK | ARIKETAK |
| Komuna | Hizkuntza | ariketa bat |
| Artearen historia | ariketa bat | |
| Atzerriko hizkuntza (ingelesa edo frantsesa) | ariketa bat | |
| Espezifikoa (1) | Marrazketa artistikoa | ariketa bat |
| Bolumen | ariketa bat | |
| Marrazki teknikoa | ariketa bat |
- (1) Zati espezifikoko 3 ikasgaietatik 2 aukeratu behar dira.
Bi zatietako bakoitzaren kalifikazioa 0 eta 10 puntu artekoa izango da. Probaren azken kalifikazioa bi zatien batez besteko aritmetikoa izango da, eta kalkulatuko da zatietan gutxienez 4ko kalifikazioa lortzen bada. Amaierako kalifikazio hori 5 edo handiagoa bada, proba gaindituta dagoela ulertuko da.
