Lanpostuaren bateragarritasuna - Dpto
Administrazioko funtzionarioek edo lan-kontratudunek zernahi esparrutan aplikagarria den araudiaren gaineko informazioa eskura dute, besteak beste, eszedentziei edo erretiroei dagokiena.
Kontaktua: Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzua
Mezu elektronikoak: srjpeduca@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 74
Araudia
Nafarroako administrazio publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 57. artikulua .
Musikako katedradun eta irakasleen bateraezintasun araubidea
Aplikazio esparrua
Administrazio publikoetan duten lanpostutik kanpo bestelako jarduera bat egin nahi duten enplegatu guztiek eskatu beharko dute bateragarritasun deklarazioa (funtzionarioak, lan kontratudun finkoak, lan kontratudunak eta aldi baterako administrazio-kontratudunak).
Aurkeztu beharreko agiriak
Hezkuntza Departamentuko lanpostua beste jarduera batekin bateragarria izatea eskatzeko eskabide orokorra; bateragarritasuna eskatu den jarduerarako enpresa edo erakundearen ziurtagiria aurkeztu beharko da, non hurrengoa azalduko den:
- Enpresaren edo egin nahi den norberaren konturako jardueraren izena.
- Publikoa edo pribatua den.
- Bete nahi den lanpostuaren edo lanbide jardueraren deskribapen zehatza.
- Jardueraren iraupena eta ordutegia.
Prozedura
Eskaera aztertuta, Giza Baliabideen Zerbitzuak ebazpena emanen du eta bertan bateragarritasuna eman edo ukatuko du, jarduera bateragarria den edo ez ikusita.