Arte ikasketak

Arte ikasketen xedea da ikasleei kalitateko arte prestakuntza ematea eta musikaren, dantzaren, arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.

Kontaktua: Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 73

Lehen eta Bigarren Hezkuntza

Musikako oinarrizko irakaskuntzak eta lanbide irakaskuntzak Lehen Hezkuntzarekin, Bigarren Hezkuntzarekin eta Batxilergoarekin batera jaso daitezke, ikasleen adin-tarteek bat egiten dutelako. Horretarako, baliozkotze sistema bat dago, 9/2026 Foru Aginduak arautua.

  • 9/2026 Foru Agindua, otsailaren 9koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira baliokidetzak Nafarroako Komunitatean musikako edo dantzako lanbide irakaskuntzen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko irakaskuntzen artean.

 

Bestalde, kontzertu didaktikoak eskaintzen dira, publikoaren eta kritikaren arrakastarekin, helburu hauek lortzeko:[1]

  • Orokorki haurrei artea eta kultura ezagutaraztea, eta, bereziki musika akademikoa.
  • Zuzeneko musikarekin harremanetan jartzea; esperientzia berria eta hunkigarria izanen da askorentzat, gehienetan musika grabazioen bidez entzuten baitute.
  • Zurruntasuna eta solemnitatea kentzea normalean gazteengandik urrun dauden musika motei.
  • Entzutera ohitzea; horri esker, musika ulertuko dute eta horren sormen- eta adierazpen-dimentsioa balioetsiko dute.
  • Ikasleak kitzikatzea musikaz gozatu eta hausnartzeko, musikan arreta jartzeko eta musika miresteko.
  • Espiritu kritikoa garatzea arteari buruz; horri esker, gai izanen dira ikusteko zer gustatzen zaien eta zer ez, eta zergatia arrazoitzeko.

 

Azkenik, Vázquez de Mella Ikastetxe Publikoak Musikako irakaskuntza ez-arautuen programa bat osatzen du, eta horrek interes handiko eta Nafarroako zentro bakar bihurtzen du.


[1] Gil Hernández, Clara. Los Conciertos Didácticos. Una propuesta a partir del Carnaval op. 9 de R. Schumann. Gradu Amaierako Proiektua, Zaragozako Unibertsitatea, 2015.