Arte ikasketak - Dpto
Arte ikasketen xedea da ikasleei kalitateko arte prestakuntza ematea eta musikaren, dantzaren, arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.
Kontaktua: Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 73
- Lehen eta Bigarren Hezkuntza
Arte ikasketak Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasketekin konbina daitezke.
- Erdi maila
Ikasketa horiek lanbide zehatz bat egiteko gaitzen dute. Bukatzean, teknikari titulua lortzen da. - Goi maila
3. mailako kualifikazioa duten profesionalak prestatzen dituzte ikasketa horiek. Bukatzean, goi mailako teknikari titulua lortzen da. - Diseinuko goi mailako ikasketak
Diseinuko goi mailako ikasketak 4 ikasmailatan antolatuta daude eta ikasmaila bakoitzak 60 ECTS kreditu ditu. Bukatzean, Diseinuko goi-mailako arte-irakaskuntzetako graduko titulua lortzen da, behar den espezialitatekoa.
- Musikako ikasketa Profesionalak
Kontserbatorio profesionalek ematen dituzten musikako ikasketa profesionalek sei kurtso dituzte. Irakasgaiak musika-tresnaren espezialitatearen araberakoak dira. - Goi mailako Musika ikasketak
Musikako goi mailako ikasketak 4 ikasmailatan antolatuta daude eta ikasmaila bakoitzak 60 ECTS kreditu ditu. Bukatzean, Musikako goi-mailako arte-irakaskuntzetako graduko titulua lortzen da, behar den espezialitatekoa.
- Musika eskolak
Foru Komunitateko hasierako prestakuntza berariazko musika eskolei dagokie. Ikastetxe hauek Nafarroa guztian barna daude barreiaturik, eta gehien gehienak udal titulartasunekoak dira. - Dantza
Dantza Eskoletan emandako ikasketek iraupen aldakorra dute, eskola bakoitzak bere plan pedagogikoan ezarritakoaren arabera. Ez dago adin mugarik ikasketa hauek egiteko eta ez daude bideratuak balio akademiko eta profesionaleko tituluak erdiestera. - Nafarroako Antzerki Eskola
NAEren jarduera nagusia da arte dramatikoaren ikasketa profesionalak ematea, diseinatuta daudenak prestakuntza integrala emateko etorkizunean antzerki interpretazioko profesionalak izanen direnei. Ikasketa horien bidez ez dira balio akademiko eta profesionaleko tituluak eskuratzen.
Irakasleen prestakuntzaren bidez lortzen da mota guztietako baliabideak ematea irakasleari (baterako pedagogiak, metodo berekiak...), “diagnostikatuz” zer behar duten ikasleek une bakoitzean. Hala, irakaskuntza erakargarriagoa da irakasleentzat nahiz ikasleentzat, eta handiagoa da bi kolektibo horien motibazioa.