Arte ikasketak

Arte ikasketen xedea da ikasleei kalitateko arte prestakuntza ematea eta musikaren, dantzaren, arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.

Kontaktua: Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 73

Goi mailako musika ikasketak

Goi mailako musika ikasketen helburua profesionalen formazio kualifikatua da, musikaren berariazko ezagutzak menderatu ditzaten eta diziplina honetako esparru profesionaletan sartzeko gaituko dituzten heldutasun eta formazio tekniko eta humanistikorako beharrezkoak diren jarrerak hartu ditzaten.

Musikako goi mailako ikasketak 4 ikasmailatan antolatuta daude eta ikasmaila bakoitzak 60 ECTS kreditu ditu. Bukatzean, Musikako goi mailako titulua lortzen da, dagokion espezialitatean. Nafarroan espezialitate hauek ikas daitezke: Konposizioa, Interpretazioa, Musikologia eta Pedagogia.

Ikasketa horiek gaindituz gero, masterreko arte-ikasketak eta doktoregoko ikasketak egin daitezke.

 

Musikako goi-mailako ikasketetako irakasleentzako ikerketa-proiektuak (2023-2024 ikasturtea)