Arte ikasketak

Arte ikasketen xedea da ikasleei kalitateko arte prestakuntza ematea eta musikaren, dantzaren, arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.

Kontaktua: Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 73

Arauak

ESTATUKO LEGEDIA

2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.

1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez araututako goi mailako arte irakaskuntzak antolatzen dituena.

303/2010 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako arte irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena.

631/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 14koa, Musikako graduko goi mailako arte irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzen duena. Irakaskuntza horiek Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarri ziren.

1618/2011 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Goi Mailako Hezkuntzaren arloko ikasketak aitortzeari buruzkoa.

 

FORU LEGEDIA

98/2010 Ebazpena, martxoaren 26koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko espezialitate bakoitzean eskura daitezkeen ikaspostuen urteko eskaintza zehazten duena 2010-2011 ikasturtetik aurrera.

109/2010 Foru Agindua, uztailaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean musikako goi mailako irakaskuntzak antolatzen dituena, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitzeko.

210/2010 Foru Agindua, abenduaren 27koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Musikako graduko goi mailako irakaskuntzak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa eta titulua arautzen dituena.

48/2011 Foru Agindua, martxoaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Musikako graduko goi mailako irakaskuntzetan sartu, matrikulatu eta jarraitzeko arauak ematen dituena.

34/2014 Foru Agindua, apirilaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean musikako goi mailako irakaskuntzen ikasketa plana ezartzen duena, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitzeko.

223/2014 Ebazpena, maiatzaren 22koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean goi mailako arte irakaskuntzetan kredituak onartu eta transferitzeko sistema ezartzen duena.

Resolución 157/2021, de 6 de mayo del Director General de Educación, por la que se autoriza la impartición de materias optativas en el Conservatorio Superior de Música de Navarra.