Acceso - Dpto
Arte ikasketen xedea da ikasleei kalitateko arte prestakuntza ematea eta musikaren, dantzaren, arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.
Kontaktua: Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 73
.- Berariazko proba egin ondoko sarbidea
Berariazko sarrera proba egin ahal izateko, honako baldintza hauetako bat bete beharko da:
- Batxilergo titulua izatea.
- Gainditua izatea 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba.
- 19 urtetik goitikoak edo matrikula formalizatu behar duten ikasturtean adin hori betetzen dutenak, aurreko baldintzetako bat betetzen ez badute ere, ikasketak horiek egiten hasten ahal dira, Hezkuntza Departamentuak antolatzen duen heldutasun proba gainditzen badute.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatzen duen heldutasun probak balio du egiaztatzeko ea izangaia behar bezain heldua ote den batxilergoko helburuetarako. Proba horrek betiko balio du goi mailako arte ikasketetan sartzeko Estatu osoan.