Arte ikasketak

Arte ikasketen xedea da ikasleei kalitateko arte prestakuntza ematea eta musikaren, dantzaren, arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.

Kontaktua: Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 73

Nafarroako Antzerki Eskola

Nafarroako Antzerki Eskola

NAEren jarduera nagusia da arte dramatikoaren ikasketa profesionalak ematea, eta ikasketa horiek diseinatuta daude etorkizunean antzerki interpretazioko profesionalak izanen direnei prestakuntza integrala emateko.  Ikasketa horien bidez ez dira balio akademiko eta profesionaleko tituluak eskuratzen.

 

Helburuak:

Nafarroako Antzerki Eskolak, sorreratik bertatik, Gure Komunitatean Antzerki Artea garatzea izan du helburu nagusia. Bere helburuek hiru alor hartzen dituzte:

·                 PrestakuntzaAntzesleak era integralean prestatzea, eta laguntzea Nafarroako Foru Komunitateko sektore desberdinak Arte Dramatikoaren ezagupenera eta praktikara hurbil daitezen.

·                 Arte Eszenikoaren hedapenaIkusleak adierazpen eszeniko desberdinetara iristeko jarduerak sustatzea, eta laguntzea arte hau gizarteko ondasun estimatua izan dadin.

·                 Ikerketako jarduerak sustatu eta garatzea gaurko antzerkiaren eta pedagogiaren alorretan.

 

 

 

Resolución 33/2017 de 16 de febrero