Arte ikasketak

Arte ikasketen xedea da ikasleei kalitateko arte prestakuntza ematea eta musikaren, dantzaren, arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.

Kontaktua: Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 73

Musika eskolak

Musika eskoletan emandako ikasketek iraupen aldakorra dute, eskola bakoitzak bere plan pedagogikoan ezarritakoaren arabera. Ez dago adin mugarik ikasketa hauek egiteko eta ez daude bideratuak balio akademiko eta profesionaleko tituluak erdiestera. Musika eskolek ondoko helburuak izanen dituzte:

  • Musika ezagutu eta estimatu dezaten sustatzea.
  • Musika hezkuntzako eskaintza zabal eta anitza garatzea.
  • Zeinahi musika mota entzuteko interesa izan dezatela sustatzea, ikasleen izpiritu kritikoa garatuz.
  • Banaka zein talde jotzera bideraturiko irakaskuntza instrumentala eskaintzea.
  • Musika irakaskuntza eskaintzea, praktika instrumentalaren osagarri.
  • Ikasleengan talde bokal eta instrumentaletan parte hartzeko interesa sustatzea.
  • Ikaslearen talentu eta bokazio bereziak gomendatzen duenean izaera profesionalagoko ikasketetara jotzea, kasu horiei orientazioa ematea, hala badagokio, ikasketa horietako zeinahi mailatan sartzera bultzatuz eta horretarako prestatuz.

Musika eskoletan, praktika instrumentala izan daiteke musika klasikoko musika-tresnekin, musika-tresna tradizionalekin edo modernoekin. Musika prestakuntza eta taldeko jarduera instrumental eta bokalak musika eskoletan ematen diren ikasgaiak dira. Horiez, gain, eskola bakoitzak erabaki dezake beste zein ikasgai sartu, betiere bateragarriak badira Musika eta Dantza Eskolen sortzea eta funtzionamendua zuzenduko duten oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 21eko 421/1992 FORU DEKRETUAN aipaturiko helburuekin (1993ko urtarrilaren 22ko NAO).

Ikasketen lehen etapetan garrantzi gehien ematen zaien gauzetako bat musika eta mugimendua da. Formazio esparru hori berariaz dago 4-8 urteko ikasleei bideratuta. Musika eskolek bandak, orkestrak, konboak, abesbatzak, etab. antolatzen dituzte.

 

Diru-laguntzak 2023

 

Araudia

421/1992 Foru Dekretua, abenduaren 21ekoa, musika eta dantza eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituena.