Helduen Hezkuntza

Helduen hezkuntzaren helburua da hemezortzi urtetik gorako guztiei beren ezagutzak eta gaitasunak eskuratu, gaurkotu, osatu edo hedatzeko aukera ematea, beren garapen pertsonal eta profesionalerako.

Kontaktua: Harremana: Ikasketak Antolatzeko Atala
Mezu elektronikoak: epa@navarra.es
Telefonoa: 848 426427

Oinarrizko Hezkuntza

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek ikastaroak eskaintzen dituzte, oinarrizko ezagutzak ez dituzten edo prestakuntza pertsonala gaurkotu eta hedatu nahi duten pertsonei zuzendutakoak.

 

Hasierako ikasketak (I eta II)

Alfabetatzetik Helduen Bigarren Hezkuntzan sartzeko prestatzera arteko ikasketak.

Berariazko arretako taldeak

Adimen edo entzumen desgaitasuna duten pertsonei zuzentzen zaizkie eta helburua da trebetasun akademikoak eta funtzionalak eskuratu eta mantentzea.

Etorkinen integrazioan laguntzen duten ikastaroak

Gaztelania bigarren hezkuntza gisa; Espainiako Konstituzioa eta egoera soziokulturala ezagutzekoak (Espainiako nazionalitatea lortzeko izen bera duen proba prestatzeko); Bide hezkuntzakoak eta irakurritakoaren ulermena hobetzekoak.

2. mailako gaitasun giltzarrietarako kurtsoak (matematika, hizkuntza eta gaitasun digitala)

Prestakuntza osagarria, eskatutako titulazio edo egiaztapen akademikorik izan gabe Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren 2. mailako profesionaltasunaren ziurtagiriak eskuratzeko ikastaroak egin nahi dutenendako. Argibide gehiago.

Prestakuntza pertsonala

Izaera ez-formaleko ikastaroak (informatikaren eta interneten hastapenak, atzerriko hizkuntzen hastapenak, kultura handiagotzea¿), gaitasun pertsonalak eta bizitza sozial eta kulturaleko parte-hartzea garatzeko.

 

Eskaintza mota askotarikoa eta ugaria denez, informazio gehiago nahi izanez gero, mesedez, ikastetxeetara jo.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoak eta ikasgelak