Helduen Hezkuntza - Dpto
Helduen hezkuntzaren helburua da hemezortzi urtetik gorako guztiei beren ezagutzak eta gaitasunak eskuratu, gaurkotu, osatu edo hedatzeko aukera ematea, beren garapen pertsonal eta profesionalerako.
Kontaktua: Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa
Mezu elektronikoak: epa@navarra.es
Telefonoa: 848 426427
- Lanbide Heziketa
- Universidad Pública de Navarra - Aula de la Experiencia
- Universidad de Navarra - Programa Senior
- UNED Senior - Pamplona/Iruña
- UNED Sapientia - Tudela
- UNED - Cursos en abierto
- Escuela Oficial de Idiomas a Distancia de Navarra
- Iruñeko Hizkuntza Eskola Oficiala
- Escuela Oficial de Idiomas de Tudela
- UNED: acceso a la Universidad para mayores de 25, 40 y 45 años
- UPNA: acceso a la Universidad para mayores de 25, 40 y 45 años
- Curso de preparación de la Prueba de Acceso a la Universidad para mayores de 25 años (IESNAPA Félix Urabayen)
Helduen hezkuntzaren helburuak ondokoak dira:
- Oinarrizko prestakuntza eskuratzea eta hezkuntza sistemaren ikasketetarako sarbidea erraztea.
- Lanbide prestakuntza hobetzea edo beste lanbide batzuetan jarduteko prestaketa eskuratzea.
- Gaitasun pertsonalak eta herritar gisa parte hartzeko gaitasuna garatzea.
- Gizarte-bazterkeriaren arriskuak (sektorerik ahulenenak bereziki) zuzentzea.
- Zaharrenei beren gaitasunak gehitzeko eta eguneratzeko aukera ziurtatzea.
- Gatazka pertsonalei, familiakoei eta sozialei aurrea hartzea eta gatazka horiek era baketsuan konpontzea, gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna sustatuz.
Oinarrizko Hezkuntza
Ikastaro hauek zuzenduta daude oinarrizko ezagutzak ez dituzten edo ezagutza horiek gaurkotu eta hedatu nahi dituzten pertsonei.
Mentor ikasgela
Internet bidezko ikasketa ez-formalak, libreak eta urrutikoak. Ehun ikastaro baino gehiago eskaintzen dira, orotariko gaiei buruzkoak.
Bigarren Hezkuntza
Ikasketa hauek zuzenduta daude DBHko gradudun titulua lortzeko beharrezko gaitasunak eta ezagutzak eskuratu nahi dituzten pertsonei.
Batxilergoa
Batxilergoko titulua lortzeko aukera ematen da eskaintza zehatz eta malgu baten bidez.
LHrako sarbidea
Urrutiko Lanbide Heziketa
Lanbide Heziketako titulua lortu nahi duten pertsonei zuzendutako irakaskuntza, baina ezin dute pertsonan trebakuntza jaso. Bi modalitate daude: Lanbide Heziketa On-line eta Lanbide Heziketa Nahastua.
Hizkuntzak ikastea
Hizkuntza eskola ofizialak. Nafarroan hiru Hizkuntza Ofizial daude, matrikulatu nahi zianez gero.
Zubiarte Euskategia. Zubiarte Euskategi publikoa.