Helduen Hezkuntza

Helduen hezkuntzaren helburua da hemezortzi urtetik gorako guztiei beren ezagutzak eta gaitasunak eskuratu, gaurkotu, osatu edo hedatzeko aukera ematea, beren garapen pertsonal eta profesionalerako.

Kontaktua: Harremana: Ikasketak Antolatzeko Atala
Mezu elektronikoak: epa@navarra.es
Telefonoa: 848 426427

Mentor ikasgelak

Mentor ikasgela prestakuntza irekia, malgua eta internet bidezkoa eskaintzen duen ekimena da, beren gaitasun pertsonal eta profesionalak gehitu nahi dituzten pertsona helduei zuzendutakoa. Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko Ministerioak sustatzen du, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin lankidetzan.

Irekita dago interesa duen pertsona orori, titulazioa eta ikasketa maila kontuan hartu gabe.

Malgua da, ondokoei dagokienez:

  • Matrikula, uztailean eta abuztuan izan ezik, urte osoan irekita baitago.
  • Iraupena: ikastaroak ez du iraupen jakin bat, ikasleak zehazten du zein izanen den bere lan erritmoa.
  • Egiteko tokia: etxean edo matrikula egin den Mentor ikasgelan.
  • Ordutegia.

Distantziarik gabe, internet bidez. Aukeratu daiteke ikastaroa etxetik egitea. Mentor ikasgelara matrikulatzera edo azken ebaluazio presentziala egitera baino ez da joan beharko.

Tutoretza telematikoa. Tutorea ez dago ikasgelan. Ikaslearekin posta elektronikoz komunikatzen da eta ikaslearen zalantza guztiak argitzen ditu eta, orobat, egin behar dituen ariketa eta ebaluazio guztiei ematen die erantzuna.

Ziurtagiria. Ikastaroa bukatu eta azken ebaluazio presentziala gainditu duten pertsonek aprobetxamenduaren ziurtagiri bat jasoko dute, Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak luzatua.

Argibide gehiago