Batxilergoa - Dpto
Helduen hezkuntzaren helburua da hemezortzi urtetik gorako guztiei beren ezagutzak eta gaitasunak eskuratu, gaurkotu, osatu edo hedatzeko aukera ematea, beren garapen pertsonal eta profesionalerako.
Kontaktua: Harremana: Ikasketak Antolatzeko Atala
Mezu elektronikoak: epa@navarra.es
Telefonoa: 848 426427
Batxilergoa egin nahi duten helduen kasuan ikaskuntzen antolaketa malguagoa da araubide arruntean baino. Helduen ikaskuntzan ere irakasgaiak bi ikasmailatan banatzen dira, baina matrikula egin daiteke ikasmaila osoan edo irakasgai solteetan.
Helduen Batxilergoan matrikulatutako ikasleek ez dute izanen ikasketa horietan irauteko mugarik, araubide arruntean gertatzen den bezala, non gehienez ere 4 urtez egon daitezkeen.
Ematen diren modalitateak:
- Giza eta Gizarte Zientziak
- Zientziak
Irakasgaien curriculuma araubide arruntekoaren bera da.
Ikasketa horiek aurrez aurre, arratsalde-gaueko ordutegian, edo urrutiko modalitatean egin daitezke.
Aurrez aurreko Batxilergoa (gauez ematen dena) zein ikastetxetan irakasten den
- Iruñeko Plaza de la Cruz BHI (San Fermin kalea, 51; tel.: 848 430200)
- Iruñeko Navarro Villoslada BHI (Arcadio Mª de Larraona, z.g.; tel.: 848 431150)
- Tuterako Benjamín de Tudela BHI (Institutuaren etorb., z.g. - tel.: 848 430930)
Urrutiko Batxilergoa ematen duen ikastetxea
- Iruñeko Félix Urabayen NHBHI (Bartolomé de Carranza kalea, 5; tel.: 848 430420)