Helduen Hezkuntza

Helduen hezkuntzaren helburua da hemezortzi urtetik gorako guztiei beren ezagutzak eta gaitasunak eskuratu, gaurkotu, osatu edo hedatzeko aukera ematea, beren garapen pertsonal eta profesionalerako.

Kontaktua: Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa
Mezu elektronikoak: epa@navarra.es
Telefonoa: 848 426427

Gaueko batxilergo presentziala

Asteko ordutegia

Ikasleen asteko ordutegia astelehenetik ostiralera banatuko da, eta egunean 6 saio izanen dira gehienez ere, 45 minutukoak.

Ikasgai bakoitzaren asteko ordutegia 15/2023 Foru Aginduaren I, II. eta III. eranskinetan adierazitakoa da.

Batxilergo presentziala (gauekoa) ematen duten ikastetxeak

Izena emateko eta matrikula egiteko epeak: ikastetxeekin harremanetan jarri.