Helduen Hezkuntza

Helduen hezkuntzaren helburua da hemezortzi urtetik gorako guztiei beren ezagutzak eta gaitasunak eskuratu, gaurkotu, osatu edo hedatzeko aukera ematea, beren garapen pertsonal eta profesionalerako.

Kontaktua: Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa
Mezu elektronikoak: epa@navarra.es
Telefonoa: 848 426427

Helduen Bigarren Hezkuntza

Irakaskuntza horiek 18 urte baino gehiago eduki edo ikasturtea hasten den urtean adin hori betetzen dutenei zuzenduta daude, DBHko graduatu titulua lortzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta ezagutzak eskuratu nahi badituzte.

Salbuespenez, hamasei urtetik gorakoak, baldin eta eskatzen badute eta ikastetxeetako araubide arruntean joaterik ez badute lan kontratu bat dutelako edo goi errendimenduko kirolariak direlako.

Era berean, Hezkuntza Departamentuak hamasei urtetik gorakoak onartzen ahalko ditu irakaskuntza hauetan, salbuespenez, baldin eta, behar bezala egiaztatu eta araututako arrazoiak direla kausa, ikastetxe arruntetara joaterik ez badute eta, orobat, adinaren baldintza hori bete eta Espainiako hezkuntza sisteman eskolatu ez diren pertsonak badira. 

Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak (HBH) hiru esparrutan antolatzen dira, modulu gisa: Komunikazio Esparrua, Gizarte Esparrua, eta Zientzia eta Teknologia Esparrua.

Hiru esparru hauek modulu gisa garatuko dira lau hileko lau ikasmailetan.

Espainiako hezkuntza sisteman aurretik gainditutako irakaskuntza formalak edo DBHko graduatu titulua zuzenean lortzeko proba gaindituta dagoela egiaztatzeko agiririk ez duten ikasleak HBHran sartu ahalko dira Ikaskuntzen Hasierako Balorazioaren prozeduraren bidez.

Aurrez aurreko modalitatea

Ikasleak aldian-aldian joan beharko dira matrikulatuta dauden moduluetako eskoletara. Lau hileko ikasmaila bakoitzeko asteko ordutegia 16 ordukoa da.

Urrutiko modalitatea

Modulu bakoitzeko ikasleentzako arreta modalitate hauen bidez emanen da:

a) Taldeko arreta: saioak aurrez aurrekoak izanen dira oro har eta, horietan, moduluaren funtsezko alderdiak jorratuko dira ikasleekin.

b) Banakako arreta: saioak telefono bidezkoak, telematikoak edo aurrez aurrekoak izan daitezke. Horien bidez, irakasleak ikasleen ikaskuntza prozesuaren banakako jarraipena eginen du.

HBH ematen duten ikastetxeak

Argibide gehiago