Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak lau urteko iraupena du, 12 urtetik 15 urte arte. Derrigorrezkoa eta doakoa da eta, Lehen Hezkuntzako batera, oinarrizko hezkuntzaren parte da.

Kontaktua: Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzua
Mezu elektronikoak: soieduca@navarra.es
Telefonoa: 848 426546 / 848 426572 / 848 426544

Irteerak tituluarekin

Erdi Mailako Heziketa Zikloak

Lanbide heziketa zabal eta oso bati buruz ari gara, 2 urteko iraupena du eta lanbide jakin baten prestakuntzari bideratuta dago. Amaieran, hautatu duzun espezialitatearen "Teknikari" titulua lortuko duzu. Horrek esan nahi du lanbidearen ikuspegi zabala izango duzula eta zure prestakuntza hobea izango dela, bai lanean hasteko bai goi-mailako prestakuntzari ekiteko. Horrez gain, lana ere errazago aurkituko duzu.

Erdi Mailako Lanbide Heziketa Zikloak (Ziklo bakoitza lanbide familia jakin bati lotuta dago) eduki teorikoak eta praktikoak biltzen dituzten "lanbide moduluek" osatuak dira. Ziklo bakoitzaren barruan "Prestakuntza Lantokian" izeneko modulu bat sartuta dago, ikasketak enpresa batean osatzeko aukera eskainiko dizuna. Modulu honi esker, zure etorkizuneko lanbidea gertutik ezagutzeko aukera izango duzu: antolakuntza, erantzukizunak, segurtasun arauak, lanaren kalitatea, etab.

Batxilergoa

Batxilergoak aukera ematen dizu goi mailako ikasketetan sartzeko: goi mailako heziketa zikloetan, unibertsitateko ikasketetan edo goi mailako arte ikasketetan. Bi urte irauten duen etapa hori gainditzean Batxilergo Titulua lortuko duzu. Horrek esan nahiko du, prestakuntza orokorra eta zabala jaso duzula eta gutxieneko heldutasuna duzula ikasketa erronka berriei ekiteko.

Batxilergoak modalitateak ditu eta horien barnean ibilbideak daude. Honako hiru modalitate hauek daude:

  • Arteak.
    • Arte Plastikoen, Diseinuaren eta Irudiaren ibilbidea.
    • Arte Eszenikoen, Musikaren eta Dantzaren ibilbidea.
  • Zientziak.
    • Osasun Zientzien ibilbidea.
    • Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea.
  • Giza eta Gizarte Zientziak.
    • Giza Zientzien ibilbidea.
    • Gizarte Zientzien ibilbidea.

Kirol Irakaskuntza. Erdi maila

Araubide bereziko kirol ikasketak honela definitzen dira: ikasketa multzo bat, ikasleei gaikuntza ematen diena kirol modalitate edo espezialitate batekin zerikusia duten lanbideetan modu kualifikatuan aritzeko, lan munduan sartzeko, lan eta kirol munduaren bilakaerara egokitzeko, eta ezagutzan eta etengabe ikasten egoteko beharrean oinarritutako gizarte baten aldaketetara egokitzeko, horrela bizitza sozial, kultural eta ekonomikoan modu aktiboan parte hartu ahal izateko.