Araubide bereziko kirol ikasketak

Araubide bereziko kirol ikasketek gaitu egiten zaituzte kirol sisteman jarduera profesional kualifikatua izateko, kirol modalitate eta espezialitate bati loturik, lanean hasteko. Bi mailatan antolatuak daude: Erdi mailako heziketa zikloa eta Goi mailako heziketa zikloa.

Kontaktua: Lanbide Heziketaren Zerbitzua
Mezu elektronikoak: sfpeduca@navarra.es
Telefonoa: 848 426574

Erdi maila

Erdi Mailako kirol ikasketak bi ziklotan antolatzen dira: hasierako zikloa eta azken zikloa (LOGSE ikasketen lehen eta bigarren maila).

 

Hasierako zikloan sartzeko nahitaezkoa da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) gradudun titulua (edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste bat) izatea. Baldintza horren ordezkotzat jo daiteke Erdi mailako heziketa zikloetarako sarbide proba bat gainditzea. Horretarako, gutxienez ere 17 urte izan beharko dira.

 

Gainera, sarbiderako hezkuntza administrazioak antolaturiko eta kontrolaturiko berariazko proba bat gainditu daiteke edo, bestela, berariazko kirol merezimenduak egiaztatu.

 

Azken zikloan sartzeko nahitaezkoa izanen da dagokion kirol modalitate edo espezialitateko hasierako zikloa gainditua dagoela egiaztatzea.

 

Ikasketa hauetako bakoitzak Kirol-teknikari titulura bideratzen du. Titulu horrek gaitu egiten du bat kirol hastapeneko eta teknifikazioko dagokion lanbide profileko eginkizunak betetzeko.
Teknikari honek kirol hastapenaren esparruan jardunen du. Betiere jardueraren praktikarekin loturiko erakunde publiko edo pribatu baten baitan arituko da.
Oro har, gutxienez ere 16 urte dituzten pertsonei zuzentzen zaie. Ikasketak moduluetan (irakasgaiak) antolatzen dira, eta horien xedea da ikasleak prestatzea kirol sisteman lanbide jarduera bat izan dezaten, kirol modalitate edo espezialitate bati loturik. Ikasketa hauek bukatzean, Kirol-teknikari titulua lortzen da.