Arte ikasketak

Arte ikasketen xedea da ikasleei kalitateko arte prestakuntza ematea eta musikaren, dantzaren, arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.

Kontaktua: Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 73

Diseinuko goi mailako ikasketetan sartzea

Diseinuko Goi Mailako Irakaskuntzara sartzeko, honako baldintza hauek betetzea beharrezkoa izango da:

1.1. Batxiler-titulua izatea.

1.2. 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditua izatea.

1.3. Goi Mailako Arte Irakaskuntzen titulua, Unibertsitateko titulua edo Goi Mailako Teknikari titulua izatea.

1.4. Aurreko betebehar akademikoak betetzen ez dituzten 18 urtetik gorako pertsonak eta, orobat, proba egiten den urtean adin hori betetzen dutenak, Hezkuntza Departamentuak antolatutako heldutasun proba bat gaindituz sartzen ahalko dira. Proba hori urtero deituko da sarbide-proba espezifikoa egin baino lehenago, eta Estatu osoan goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko balioko du betiko.

2. Ezarrita dagoen espezialitate bakoitzerako berariazko sarrera proba ere gainditu behar da. Proba gainditzen dutenak haren deialdian adierazitako ikasturtean bakarrik matrikulatzen ahalko dira. Ezarrita dagoen espezialitate bakoitzerako berariazko probaren deialdiak Hezkuntza Departamentuak onetsi eta argitaratuko ditu. Ikasturtea hasi aurretik, urtero, probaren deialdi bat eginen da. Egoki irudituz gero, beste deialdi bat egin liteke. Proba hori gainditzeak irakaskuntza horiek ematen dituzten Estatuko edozein zentrotan sartzeko aukera ematen du.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Mailako Teknikari Titulua dutenek zuzenean sartzeko aukera izango dute goi-mailako diseinu-ikasketetara.

 

Goi Mailako Irakaskuntza Artistikoen Heldutasun Proba 2024

 

Diseinu Artistikoko Goi Mailako Irakaskuntzan sartzeko proba espezifikoa. 2024-25 ikastaroa