ADMINISTRAZIO KUDEAKETA

 

Modalitatea: zuzenekoa / urrunekoa

Hizkuntza: ZUZENEKOA: gazteleraz (g) / euskeraz (e) - URRUNEKOA: gazteleraz (g)

Iraupena: 2.000 ordu / 2 ikasturte

Maila: 2 - Erdi mailako Lanbide Heziketa

Lanbide arloa: Administrazioa eta kudeaketa

Referente europeo: CINE - 3 (Clasificación Internacional Normalizada de la Educación).

Europako erreferentea: HNSN - 3 (hezkuntzaren nazioarteko sailkapen normalizatua).

 

Ikastetxeak:

  • Publikoak: CIP Donapea IIP (g) (e) / CI María Ana Sanz (g) / IES Mendillorri (g) / CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP (e) / CI Politécnico de Estella (g) / IES Ribera del Arga (g) / IES Ega (g) / CIP Tafalla (g) / CIP ETI (g)
  • Itunduak: CI Cuatrovientos (g) / CI Carlos III (g) / CI María Inmaculada (g)

Erdi mailako zikloetan sartzeko baldintzak, sakatu hemen.

HEZKUNTZA ETA LANBIDE HEZIKETAKO MINISTERIOAREN INFORMAZIOA, klikatu hemen.

 

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendako Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datorren erdi mailako zikloa.

                    

       

Zer ikasi eta egain behar duzu?

Lan, kontabilitate, merkataritza, finantza eta zerga eremuan administrazio arloko laguntza emateko jarduerak egitea, bai eta bezeroarentzako/erabiltzailearentzako arreta jarduerak egitea ere, bai enpresa publikoetan bai pribatuetan; horretarako, indarrean dagoen araudia eta kalitate protokoloak aplikatzen dira, bezeroaren asetasuna ziurtatzeko, eta laneko arriskuen prebentzioei eta ingurumen babesari buruzko arauen arabera jarduten da.

Zein izango da zure lana?

Heziketa-ziklo hau amaitzen duzunean, honako lanbide-jarduera hauek egiteko gai izango zara:

Bezeroarekiko harrera eta harremaneko administrazio jarduerak, zehazki:

  • Barneko eta kanpoko komunikazioak jaso eta prozesatzea.
  • Merkataritza prozesuko administrazio kudeaketak egitea.
  • Datuak eta testuak sartzea terminal informatikoetan eta, horretarako, segurtasun, kalitate eta eragimen baldintzak betetzea.
  • Artxiboa kudeatzea ohiko euskarrian eta euskarri informatikoan.
  • Administrazio kudeaketako jardueretan, bezeroari dagokionez, erabiltzaile independentearen mailan komunikatzea atzerriko hizkuntzaren batean.
  • Informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketan ofimatikako aplikazioak erabiltzea.
 

Administrazio kudeaketako jarduerak, zehazki:

  • Merkataritza prozesuko administrazio kudeaketak egitea.
  • Diruzaintzako administrazio kudeaketak egitea.
  • Giza baliabideetako administrazio arloko laguntzarako jarduerak egitea.
  • Kontabilitateko erregistroak egitea.
  • Datuak eta testuak sartzea terminal informatikoetan eta, horretarako, segurtasun, kalitate eta eragimen baldintzak betetzea.
  • Artxiboa kudeatzea ohiko euskarrian eta euskarri informatikoan.
  • Informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketan ofimatikako aplikazioak erabiltzea.

Zein lanpostutan lan egin ahal izango duzu amaitzen duzunean...?

Hauek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

  • Administrari laguntzailea.
  • Bulegoko laguntzailea.
  • Kobrantza eta ordainketen administrari laguntzailea.
  • Merkataritzako administraria.
  • Langileen kudeaketarako administrari laguntzailea.
  • Administrazio publikoetako administrari laguntzailea.
  • Harreragilea.
  • Bezeroari arreta emateko enplegatua.
  • Diruzaintzako enplegatua.
  • Ordainbideetako enplegatua

Zer ikasten jarraitu ahal izango duzu?

  • Goi maikako LHko zikloak.
  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloak (gaitasun artistikoko proba bat gainditu behar duzu).
  • Erdi-mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
  • Batxilergoa.
Ikasketa-plana
Titulazioaren adierazlea

Sarbide datuak

2021-2022 Ikasturtea

Mozketa notak

2020-2021 Ikasturtea

Mozketa notak

Matrikula datuak

Eraikitzen

Errendimendu akademikoari buruzko datuak

Eraikitzen

Teknikariaren titulua lortzen duten ikasleak

Eraikitzen
Laneratzea

Estatu mailako datuak

Hezkuntza Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak argitaratzen dituen laneratzeari buruzko datuak kontsultatzeko, sakatu hemen.