IZENA EMATEKO DOKUMENTAZIOA
OHIKO EPEA

 

Izena emateko inprimakia

Nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia

Oinarrizko mailako zikloetan inskribatzeko azken proposamena (Proposamen hau izena emateko epean aurkeztu behar da edo, bestela, ekainaren 4tik 17ra, 14:00ak arte)

- Dokumentu hau 2023-2024 ikasturtean matrikulatuta egon zaren eta Oinarrizko Mailako ziklo batean izena emateko proposatu dizun ikastetxeak emango dizu.

OSO GARRANTZITSUA: Oinarrizko Mailako ziklo batean izena emateko azken proposamena aurketzten ez baduzu, izena emateko inprimakia eta nortasun-agiriaren kopia aurkeztu arren, es duzu parte hartuko onarpen prozesuan.

Ikasturteko asistentziaren ziurtagiria (ziurtagiri hori ekainaren 4tik 17ra bitartean aurkez daiteke, 14:00ak arte)

- Dokumentu hau 2023-2024 ikasturtean matrikulatuta egon zaren eta Oinarrizko Mailako ziklo batean izena emateko proposatu dizun ikastetxeak emango dizu.

- Ziurtagiri hori aurkezten ez baduzu, onarpen-prozesuan parte hartuko duzu, %80tik beherako bertaratzeari dagokion puntuazioarekin.

Oinarrizko lanbide heziketan sartzeko notaren egiaztagiria (sartzeko nota ekainaren 17tik 20ra entregatu behar da, 14:00ak arte)

- Dokumentu hau 2023-2024 ikasturtean matrikulatuta egon zaren eta Oinarrizko Mailako ziklo batean izena emateko proposatu dizun ikastetxeak emango dizu.

- Sartzeko notarik aurkezten ez baduzu, onarpen prozesuan parte hartuko duzu 0ko notarekin.

Plaza erreserbatzeko agiriak: (dokumentazio hori ekainaren 4tik 17ra bitartean aurkez daiteke , 14:00ak arte)

- Berariazko hezkuntza-laguntza behar duten ikaslea izateagatik.

- Goi-mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik.

- Ezgaitasun aitortua duten pertsona izatagatik.

 

Tramiteen fitxako Aurkeztu beharreko agiriak atala kontsultatu