Enplegurako LH egiaztagarria

Informazio orokorra - Enplegurako LHn sartzea - LHko eskaintza Egiaztagarria

Kontaktua: Etengabeko Lanbide Prestakuntzaren eta Enpresen Atala
Mezu elektronikoak: fpempleo.educacion@navarra.es
Telefonoa: 848 426269 - 848 426280

Profesionaltasun-ziurtagirien katalogoa

Begiratu zer profesionaltasun-ziurtagiri dauden

klikatu hemen

Sartzeko baldintza akademikoak

- Oinarrizko LHko heziketa-zikloetan sartzeko baldintzak

- Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintzak

- Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintzak

Oinarrizko Lanbide Heziketa        ^

Hezkuntza Kontseilariaren ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduan ezarritako prozeduraren arabera, ikasketa horietan izena eman ahal izango dute baldintza hauek aldi berean betetzen dituzten ikasleek:

  1. Hamabost, hamasei edo hamazazpi urte betetzea kurtsoaren urte naturalean.
  2. DBHko hirugarren maila egin izana, edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa baten 3. maila, edo, salbuespenez, Curriculum Egokituko Programa bat, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa baten 2. maila, edo DBHko bigarren maila.
  3. Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei OLHko ziklo batean sartzen proposatu izana.

Erdi mailako zikloak        ^

Baldintza hauetako bat bete behar da:

Titulu hauetakoren bat izatea:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua
  • Oinarrizko Lanbide Titulua (LHtik GMko zikloetan sartzeko lehentasunak)
  • Hezkuntza-maila handiagoko beste titulu akademiko batzuk:
    • LHko edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua.
    • Batxiler-titulua.
    • Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua.
    • Unibertsitateko titulua edo.
  • Gainditu izana:
    • Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba.
    • Sartzeko beste proba batzuk:
      • Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba.
      • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.
    • Hezkuntza administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan erdi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroa, eta ikasturtea hezkuntza den urtean 17 urte beteta izatea.
    • Aurreko hezkuntza-sistemetako beste irakaskuntza batzuk: BBBko bigarren maila, gehienez ere 2 irakasgai gainditu gabe / REM / PREU lehen zikloko bigarren maila / Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzatakoa, 1963ko planeko hirugarren maila edo komun esperimentaleko bigarrena.
LHKP bateko derrigorrezko moduluak gaindituta dituzten pertsonek. LOMLOEn ezarritakoaren arabera, es dituzte erdi mailako zikloetan sartzeko baldintzak betetzen. Erdo Mailako Sarrera Probaren bidez sartu behar dira (ikus Nafarroako erdi mailako sarrera proban jasotzen diren salbuespenen atala).a de acceso a grado medio de Navarra).

Nafarroako erdi mailako zikloetan sartzeko prozesuan hiru sabide talde ezarri dira, eta haietan kokatuko dira aipatu diren sarrera baldintzak. Onarpen prozesuaren lehen fasean erdi mailako talde bateko ikaspostuak (oro har, 20 ikaspostu talde bakoitzeko) honela banatuko dira:

  • 1. taldea. DBH - 15 ikaspostu
  • 2. taldea. Oinarrizko LH - 3 ikaspostu
  • 3. taldea. Sarrera proba eta beste titulu batzuk - 2 ikaspostu

Ciclos de Grado Superior      ^

Baldintza hauetako bat behar da:

  1. Titulu hauetakoren bat izatea:
    • Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua.
    • Batxiler-titulua (GMko zikloetan sartzeko lehentasunak, egindako batxiler-motaren titulua.
    • Maila akademiko handiagoko beste titulazio batzuk:
      • LHko edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari-titulua edo goi-mailako titulua.
      • Unibertsitateko titulua.
    • Aurreko hezkuntza-sistemetako beste titulazio batzuk: BBBko 3. maila / Teknikari espezialistaren titulua / Batxilergo esperimentaleko / PREUko edozein modalitateko 2. maila.
  2. Gainditu izana
    • Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba (Nafarroako GMko zikloetan sartzeko lehentasunak, gainditutako Nafarroako Goi Mailako Heziketa Zikloetan sartzeko probaren modalitatearen arabera).
    • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba.

Nafarroan goi mailako zikloetan sartzeko prozesuan hiru sarbide talde ezarri dira, eta haietan kokatuko dira aipatutako baldintzak. Onarpen prozesuaren lehen fasean, goi mailako talde bateko ikaspostuak (oro har, 20 ikaspostu talde bakoitzeko) honela banatuko dira:

  • 1. taldea. Batxilergoa - 10 ikaspostu
  • 2. taldea. LHko edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikaria - 8 ikaspostu
  • 3. taldea. Proba eta beste titulazio batzuk - 2 ikaspostu