BAREMAZIO-IRIZPIDEAK

Ohiko epea. Baremazio-irizpideak

1. 2. eta 3. behin betiko zerrendak

Talde bakarra. Sartzeko baldintzak betetzen dituzten eta Oinarrizko mailako zikloetan izena emateko azken Proposamena aurkezten duten ikasleak. Eskaera bakoitza barematzeko erabiltzen diren lau irizpideak eta bakoitzari ematen zaion puntuazioa honako hauek dira:

  1. 2023-2024 egindako ikastaroa
  • DBHko 4. maila = 10 puntu
  • DBHko 3. maila = 8 puntu
  • CEP = 6 puntu
  • DBHko 2. maila = 4 puntu
  • LH Berezia, Oinarrizko 1. maila, Espainiako hezkuntza-sisteman eskolatu gabea = 6 puntu
  1. Adina 2024ko abenduaren 31n
  • 17 eta 18 urte edo gehiago = 4 puntu
  • 16 urte = 2 puntu
  • 15 urte = puntu 1
  1. Izen ematea egiten den ikastaroan izandako bertaratze-ehunekoa
  • % 80 edo gehiago = 5 puntu
  • % 80tik beherako ehunekoa = 0 puntu
  1. Oinarrizko mailako zikloetara sartzeko nota
  • DBHko ikasleak: 2023-2024 ikasturtean egindako DBHko ikasgaien edo arloen batez bestekoa izango da
  • LH Bereziko ziklo batetik edo Oinarrizko mailako ziklo bateko 1. mailatik datozen ikasleak: hurrenez hurren, LH Bereziko zikloan egindako modulu, esparru eta prestakuntzen batez bestekoa izango da, eta Oinarrizko mailako zikloko lehen mailako modulu eta esparruen batez bestekoa
  • Oinarrizko mailako zikloetara sartzeko notaren ziurtagiria aurkezten ez bada, irizpide hori "bat" kalifikazioarekin barematuko da
  • Espainako hezkuntza-sisteman eskolatu gabeko 15-18 urteko ikasleak: irizpide horiek "hiru" kalifilazioarekin barematuko da

 

Eskatzaileek aipatutako lau irizpideetan baremoa aplikatuta lortutako puntuen baturaren ondoriozko puntuazioarekin lehiatuko dira, eta horrek zehaztuko du onarpen- eta itxaroten-zerrenden ordena.

 

 

Berdinketak

Berdinketarik balego, plazak esleitzeko hurrenkera alfabetikoa zehazteko egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko dira, 2024-2025 ikasturteko onarpen-prozesuetan beharrezkoa denean. Zozketaren akta.